Zertan datza erronkak?

Erronka udalerriko kirol eragile desberdinen arteko liga bat da. Edonork, nahiz eta klubarekin harremanik ez izan, doan parte hartu dezake, ekimenari atxikitutako 11 klubetako edozeinen kodearen bidez izena emanez.

Parte hartzaileek egindako kilometroak, klubaren kilometro boltsa komunera batuko dira, ahalik eta kiletro gehien batzeko helburua izanik.

Apirilaren 27tik- Maiatzaren 25era


Animatu zure kluba eta batu KM-ak MUNDUKO EDOZEIN TOKITATIK

Nola gehitu kilometroak eta era berean, sariak irabazi?

1. pausua. WELLK aplikazioa deskargatu

WELLK aplikazioa honako botoi honen bidez deskarga dezakezue, zuen mugikorreko dendan klik eginez.

Edo WELLK bilatu App Store-n edo Play Store-n.

 

2. Pausua. Erregistratu

Erregistro-prozesurako pantailako jarraibideei jarraituko diegu. Galderak osatu behar ditugu, ondoren aplikazioa pertsona bakoitzaren gustuetara ahalik eta gehien pertsonalizatu ahal izateko.

3. Pausua. Aurkitu zure klubaren kodea

Kilometroak zure taldera eman ahal izateko hurrengo kodeak erabili behar dituzu:

4. Pausua. Taldeen arteko ligara batu.

Orri nagusian, erronken funtzionalitatera sartuko gara: 🏆

Taldeak fitxan, sakatu “Talde batera batu”

Sartu zure klubaren kodea, sakatu “Sartu” eta listo! Orain, kilometro asko gehitzea besterik ez da falta!

5. pausua. Kilometroak batu GPSarekin

Kontuan izan behar dugu erronkari kilometroak eman ahal izateko GPSz erregistratutako kilometroek bakarrik balio dutela. Edo Strava, Fitbit bidez egindakoak ere.

Beheko menuko “+” botoian klik egingo dugu.

“GPS bidez” aukera sakatuko dugu

Erregistratuko dugun jarduera aukeratu dezakegu.

Marchan jartzen garenean “PLAY” botoia sakatuko dugu. Gelditzerakoa Pausa>Bukatu>Gorde eta listo! 

Zure azken jardueraren kilometroak erronkari lotuko zaizkio.

Nola konektatu Strava, Fitbit etab-ekin

Orri nagusitik, gure profilaren atalera joango gara: 👤

Tresnen atalera sartuko gara.

Bertan aukeratu sinkronizatu nahi ditugun kontuak bertako pasahitz eta erabiltzailea erabiliz.

Zer irabazten dut parte hartzeagatik?

Erronka honetan 2 sari desberdinduko dira.

1. Kilometro gehien dituen taldearentzat = 250€ materiala erosteko.

2. Klub irabazleko parte hartzaileen artean 50€ko bi opari txartel zozketatuko dira. (Zozketan parte hartzeko gutxienez 25km erregistratu behar dira, geroz eta km gehiago, aukera gehiago zozketan)