Erronka udalerriko kirol eragile desberdinen arteko liga bat da. Edonork, nahiz eta klubarekin harremanik ez izan, doan parte hartu dezake, ekimenari atxikitutako 11 klubetako edozeinen kodearen bidez izena emanez.
Parte hartzaileek egindako kilometroak, klubaren kilometro boltsa komunera batuko dira, ahalik eta kiletro gehien batzeko helburua izanik.
WELLK aplikazioa honako botoi honen bidez deskarga dezakezue, zuen mugikorreko dendan klik eginez.
Edo WELLK bilatu App Store-n edo Play Store-n.
Erregistro-prozesurako pantailako jarraibideei jarraituko diegu. Galderak osatu behar ditugu, ondoren aplikazioa pertsona bakoitzaren gustuetara ahalik eta gehien pertsonalizatu ahal izateko.
Orri nagusian, erronken funtzionalitean sartuko gara:
Taldeak fitxan, sakatu “Batu talde batera”.
Idatzu zure klubaren kodea, sakatu “SARTU” eta listo!. Orain, kilometro asko gehitzea besterik ez da falta!
Kontuan izan behar dugu erronkari kilometroak eman ahal izateko GPSz erregistratutako kilometroek bakarrik balio dutela. Edo Strava, Fitbit bidez egindakoak ere.
Beheko menuko “+” botoian klik egingo dugu.
“GPS bidez” aukera hautatuko dugu.
Egingo dugun kirola aukera dezakegu.
Martxan jartzen garenean, “PLAY” botoia sakatuko dugu, gelditzean, Gelditu>Amaitu>Gorde eta kito!
Zure azken jardueraren kilometroak erronkari lotuko zaizkio.
Orri nagusitik, gure profilera abiatuko gara: 👤
Bertan, tresnen atalean sartuko gara
Bertan aukeratu sinkronizatu nahi ditugun kontuak bertako pasahitz eta erabiltzailea erabiliz.